Trafiko aldaketa, hilerriko bidean
2024/10/29
Santu Guztien Eguna da ostegunean, azaroak 1, eta egunotan ohi baino trafiko handiagoa egongo denez, aldaketak egingo dira hilerriko errepidean. Txaribarko Errebaletik hilerrirako bidea hilerrira igotzeko noranzkorako bakarrik egongo da irekita. Jaitsiera, Takolo baserritik barrena, Etxe Alai kaletik egin beharko da. Etxe Alaitik hilerrira joateko bidea bi noranzkoetan izango da zabalik.
Hilerrira joaten den jendearentzat, komun bat ere jarriko da ostegunetik aurrera.
