Itzulpen automatikoa / Machine translation

Transexualitatearen inguruko lanketa, Hezkidetza Foroan

2020/03/06
Transexualitatearen inguruko lanketa, Hezkidetza Foroan

Hezkidetza Foroaren baitan, gaur goizean, transexualitatearen inguruan aritu dira herriko ikastetxe guztiak, irakasleak, gurasoak, ikasleak, Udala eta beste hainbat eragile. Gizartean, eta bereziki eskoletan, gero eta arreta gehiago eskaintzen zaie transexualitate egoerei, eta horri esker, gero eta ugariagoak dira ezkutuan geratzen ez diren transexualitate egoerak.

Transexualitate egoerak agerian jartzean,indarrean dagoen sistema bitarra zalantzan jartzen da, neska edo mutilentzako komunak, opariak, amantalak, jostailuak, kirolak, aldagelak, taldekatzeak... eta zalantzan jartzeaz batera, sistema bitar hori eusten duen indarkeria agerian jartzen da (transfobia, homofobia, sexismoa...)

Gaurko saioaren bidez, guzti horren inguruan gogoeta egitea izan da helburua. Eta horretarako hainbat Rina Cabezas, ikasle transexualaren testigantaz eta
Berdindu zerbitzuko arduradunak hartu dute parte.


Era berean, Azpeitiko ikastetxeetan transexualitate egoerak kudeatzen izandako esperientzien berri ere eman da.