Tren txu-txuan iritsiko dira Erregeak
2019/01/03
Urtarrilaren 4an, Baigera Jubilatu Elkarteak antolatuta Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeen pajeak gutunak jasotzen izango dira sanagustinpean, 17:30etatik aurrera. Urterrilaren 5ean, aldaketak izango dira Erregeen etorreran, Lasaotik Azpeitiara arteko bidea tren txu-txuan egingo dute, eta tren museoan etorrera ikusteko ohitura dutenek, Parrokia aurrean ikusi ahalko dituzte erregeak.
Urtarrilaren 5ean, Ohiturari jarraituz 17:00ak inguruan Lasaora iritsiko dira hiru erregeak. Aurten, aldaketatxo bat egin behar izan da ibilbidean, Burdinbidearen Euskal Museoa itxita dago, eta tren txu-txuan iritsiko dira Lasaotik Azpeitira. Parrokiara etorriko dira, hango jaiotza ikustera eta haurrei kaso egitera. "Erregeak Lasaorn gelditzeko ahalegina egin dugu, eta aurtengoan tren txu-txuan etorriko dira Parrokia aurrera. Tren museoan erregeak agurtzeko ohitura duten herritarrek, aurten Parrokian izango dute horretarako aukera", azaldu du Ibarzabalek. 17:30 a,dera iritsiko dira Parrokiara.
Ondoren, 19:00etan, igerilekutik erregeen kabalgata hasiko da. Urtero bezala, herriko ikastetxeetako gaztetxoek lagunduko diete ibilbidea egiten. Igerilekutik plazara bitartean 600 kilo inguru gozoki banatuko dituzte herritarren artean. 20:00ak aldera iritsiko dira plazara, eta udaletxeko balkoitik herritarrak agurtu ondoren, deskantsatzera joango dira. Gau luzea izango dutelako.
