Txorietxeko aparkalekua asfaltatzen ari da udala
2022/12/20
Urrestillako Txorietxeko aparkalekua asfaltatzen ari da gaur Azpeitiko Udala. Asfaltatze lan horiek hainbat urrestildarrek egindako eskaerei erantzunez jarri dira martxan. Eremua asfaltatzeko egokitu ondoren, gaur ari dira asfaltoa botatzen, eta dena ondo bidean, gaur bertan bukatuko dute lana. Aparkalekua berritzeko 40.000€-ko inbertsioa egin du udalak.
Aurrera begira, 2023an, auzotarrekin Urrestillako herrigunearen berrurbanizazio egiteko proiektua adostu eta abian jartzea da udalaren helburua.
