Machine translation

Udal Liburutegiaren 55. urteurrena ospatzeko ekintzak izango dira bihartik aurrera

2019/05/07
Udal Liburutegiaren 55. urteurrena ospatzeko ekintzak izango dira  bihartik aurrera

55 urte beteko ditu aurten Enparan Dorretxean dagoen Udal Liburutegiak. Urteurren horren harira, urte guzti horietako ibilbidea ospatzeko eta jendea liburutegira erakartzeko asmoz, hainbat ekintza antolatu dira maiatzerako. Hala, bihar bertan, irakurketa errazekoen festa egingo dute, egitasmo horretan parte hartzen duten Goienetxe fundazioko eta Eguneko Zentroko kideekin. Ostegunean, berriz, Inharrak taldearen emanaldia izango da 19:00etatik aurrera. 


Egitaraua:

Maiatzak 8
IRAKURKETA ERRAZEKO FESTA: Biharko Eguneko Zentroa eta Goienetxe Fundaziko kideekin.

Maiatzak 9
HITZEN ETA MUSIKA ERREZITALDIA: INHARRAK TALDEAREKIN. 19:00etan

Maiatzak 10
GOIZEAN BISITALDI GIDATUAK: J. B. Mendizabalekin
ARRATSALDEAN LIBURUTEGIA KALERA: jolasak, makillaje tailerra , eskulanak eta JULEN MAGOA. Arratsaldeko 17:00tik aurrera

Maiatzak 13
IPUIN KONTAKETA: YOLANDA ARRIETA. 2-3 urteko haurrentzat gurasoekin. 18:00etan

Maiatzak 16
ESKULANAK : LH3 – LH6ko HAURRENTZAKO . 18:00etan

Maiatzak 22
HAURREN BISITALDIAK

Maiatzak 23
URRESTILLAN LIBURUTEGI ZERBITZUA : 18:00tik 19:15arte

Maiatzak 28
LITERATURA SOLASALDIA: FAKIRRAREN AHOTSA LIBURUA