Itzulpen automatikoa / Machine translation

Udal Udalekuetarako hezitzaileen lan poltsa osatzeko prozesua abian da

2022/05/25
Udal Udalekuetarako hezitzaileen lan poltsa osatzeko prozesua abian da

Azpeitiko Udala hasi da aurtengo Udal Udaleku irekiak antolatzen. Dagoeneko haurren izen ematea ireki du eta haurren heziketaz arduratuko diren begiraleak kontratatzeko lan poltsa osatzeko deialdia ere abiatu du. Haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta heziketa behar berezietan adituen lan poltsa osatuko da. 


Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 22ra bitarteanizango dira eta 10:00etatik 13:00etara bitartean eskainiko zaie haurrei zerbitzua. Udalekuetan lan egin nahi dutenek maiatzaren 31, asteartea, baino lehen beren curriculuma bidali beharko dute gib@azpeitia.eus helbide elektronikora.

Baloratuko diren jakintzak honakoak izango dira:

• Begirale titulua izatea.
• EGA edo bere baliokidea izatea.
• Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.
• Lan eskarmentua antzeko lanetan.

Horretaz gain, azpeitiarra izatea lehenetsiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 15 71 60 telefono zenbakira.