Udaleku irekietarako begiraleen lan poltsan eman daiteke izena
2023/05/18
Azpeitiko Udal Udaleku Irekietan haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta heziketa behar berezietan adituak behar ditu, Jauzika Heziketa Elkarteak. Lan-poltsan izena eman nahi dutenek curriculumak gib@azpeitia.eus helbide elektronikora bidali behar dituzte maiatzaren 26a (ostirala) baino lehen.
Baloratuko dena:
- Begirale titulua izatea
- EGA izatea
- Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea
- Lan eskarmentua izatea antzeko lanetan
Horretaz gain, azpeitiarra izatea lehenetsiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 15 71 60 telefono zenbakira dei daiteke.
