Udaletxean izan dira Hazparneko ikasleak
2024/10/09
Hazparneko (Lapurdi) Saint-Joseph lizeoko ikasleei harrera egin die Nagore Alkorta alkateak gaur goizean. Iraurgi ikastetxeko ikasleekin pasako dituzte gaurko eta biharko egunak, eta, herria ezagutzeko aukera izateaz gain, herriko eragileekin elkartzeko aukera ere izango dute. Kulturaz kooperatibako eta Zaparraie elkarteko ordezkariekin dira biltzekoak.
1980ko hamarkadatik daude senidetuta Azpeitia eta Hazparne.
