Umeen Egunarekin hasiko dira bihar Sanjuandegiko festak
2019/05/24
Bihar, maiatzak 25, larunbata, izango da autengo Sanjuandegiko festen baitako Umeen Eguna. Txikienen festarekin hasiko dira festak, eta datozen egunotan hamaika ekintza izango dira auzoan, adin desberdinetako herritarrentzat. Barrakak ere gaur irekiko dituzte ateak, eta ostegunean izango da Barraka Eguna. Egun horretan, 17:00etatik 21:00etara bitartean buelta bakoitzaren prezioa euro batekoa izango da.
Egitaraua
Maiatzak 25, zapatua: UMEEN EGUNA
12:00etan: Egunaren hasiera
14:00etan: Umeen auzo bazkaria
16:00etan: Julen Magoaren ikuskizuna
Maiatzak 29, asteazkena:
21:00etan Bertso afaria Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin
Maiatzak 30, osteguna
17:00etatik 21:00etara: BARRAKA EGUNA
19:00etan: Kantu jira eta Pintxopotea
21:00etan: Mus txapelketa
22:00etan: Iluntze musikatua Intza eta Gaizkile&pirorekin
Maiatzak 31, ostirala: GAZTE EGUNA
9:00etan: Gosaria eta auzolana
19:00etan: Ongietorri mantangorri
19:05ean: Buruhaundi eta erraldoi kalejira trikitilariekin
20:00etan: Batukada
21:00etan: Gazte afaria
23:00etan: Saloiko dantzak
23:00etan: Kontzertuak karpan
Ondoren, herriko DJ-ak txosnan
Ekainak 1, zapatua
10:30ean: Xake txapelketa
11:00etan: Judo erakustaldia
13:00etan: Bandaren kontzertua
13:30eqan Triki-pintxo-poteoa
15:00etan: Auzo bazkaria
17:00etan: Trikiti txapelketa
18:30ean: Txokolatada
19:00etan: Ttek! elektrotxaranga erraldoi eta buruhaundiekin
20:00etan: Parrillada (Sareren eskutik)
20:00etan: Kontzertuak
Ekainak 2, igandea
06:00: Goxatu txokolateaz
07:00etan: Zezena
09:00etan: Salda
12:00etan: Dantzari txikiak
16:30ean: Zezen txikiak
18:30ean: Herri kirolak
20:00etan: Agur mantangorri
Ekainak 8, zapatua
17:00etan: Ruandaren alde, gaztetxoen krossa
