Itzulpen automatikoa / Machine translation

Ur hoditeria eta espaloia berritzen ari dira Paulo VI. auzoan

2024/09/13
Ur hoditeria eta espaloia berritzen ari dira Paulo VI. auzoan

Paulo VI. auzuneko obrek aurrera jarraitzen dute. Uztailean, Betharram ondoko ur hoditeria aldatzeko eta espaloia eraberritzeko lanak gauzatu zituzten Azpeitiko Udalaren eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren artean. Asteotan, Pablo VI. auzoan bertan, 15-20 zenbakien artean egingo dituzte lanak.


Kasu honetan ere, ur hoditeria aldatuko dute, eta obra baliatuko dute espaloia berritzeko eta irisgarritasuna hobetzeko. Aurreikuspenen arabera, hiru aste inguru beharko dituzte lanak amaitzeko. Bitartean, eremu horretan ezingo da ibilgailurik aparkatu.