Uraren saneamendua hobetzeko lanak egiten ari dira Olatz auzoan
2020/01/24
Azpeitiko Udala Gipuzkoako ur kontsortzioaren bidez, Olatz auzoko ur saneamendua hobetzeko lanak egiten ari da. Orain artean ur estaldura soilik zegoen, eta orain gauzatzen ari diren lanen ondoren, ur saneamendu sarea ere izango du auzoak. Hala, euri urak ibaira joango dira zuzenean obren ostean, eta ur zikinak Lasaoko araztegira.
"Beharra ikusita eta Denon Artean prozesuaren baitan auzotarren eginiko eskaera bati erantzunez hasi ditugu obrak. Auzoetako beharrei eta herritarren eskaerei erantzuten saiatzen gara, eta horren emaitza da abain dugu obra hau", adierazi du Aitor Bereziartua hirigintza zinegotziak. Obren aurrekontua 114.077€koa (+ BEZ) da.


