Urola eta Ibaieder ibaia garbitzen ari da udala
2023/04/04
Azpeitiko Udalak beste urte batez, herriko ibaien garbiketa sakona egiten ari da, Urola eta Ibaieder ibaietan. Zehazki bi tarte garbituko dira; Urola ibaian Aldakaitzetik (Loiola) Basabe ingurura arteko 3,5 kilometroak eta Ibaiederren, Azoka Plazatik Antxieta Txikira arteko 4,2 kilometroak. Guztira, beraz, zazpi kilometrotik gora ibai garbituko dira.
2020an hasi zen udala ibaiaren garbiketa sakonarekin, eta urtez urte eremu eta zati desberdinen garbiketa egiteko kontratazioa egin ohi du. Azpeitian garrantzia handia du Urola ibaian. Herria aldez alde zatitzen du, erdi-erditik. Presentzia nabarmena du, eta azken urteotan, ibaia eta bere ingurua balioan jarri eta babesteko lan-neurri ezberdinak hartu ditu udalak, tartean garbiketarena.
Ibaiaren garbiketa eskuz egiten da eta bildutako hondakinak Lapatx zabortegira emango dituzte, gaikako sailkapena egin ostean. Bilketa egiteko 16. 279€ko inbertsioa egingo du udalak eta Txukun lorazaintza enpresa ari da garbiketa egiten.
