Machine translation

Urola eta Ibaieder ibaien garbiketa hasi du udalak

2024/04/25
Urola eta Ibaieder ibaien garbiketa hasi du udalak

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Urola eta Ibaider ibaien zenbait zati modu sakonean garbituko ditu udalak. Zehazki, Loiolatik Eskuzta ingurura arteko zatia garbituko dute Urola ibaian (3,5 kilometro), eta Urrestilla erdigunetik Urola ibaiarekin bat egiten duen puntura arteko zatia Ibaiederren (4,2 kilometro). Asteartean hasi ziren garbiketa lanetan, eta dagoeneko hainbat kilo hondakin atera dituzte.


Hainbat urtez, herriko ikastetxeetako ikasleek eta boluntarioek egin zuten ibaien garbiketa. 2020an hasi zen udala garbiketa sakona egiten, eta, urtez urte, eremu eta zati desberdinen garbiketa egiteko kontratazioa egin ohi du.

Iazko datuak

Iaz, adibidez, Urola ibaian, Aldakaitzetik (Loiola) Basabe ingurura arteko 3,5 kilometroak eta Ibaiederren Azoka Plazatik Antxieta Txikira arteko 4,2 kilometroak garbitu zituzten, eta 1.820 kilo hondakin atera zituzten. Gaika sailkatu ostean, bildutako hondakinetatik 1.250 kg errefusa ziren, 300 kg plastikoa, 250 kg txatarra, 20 kg egurra eta bi kilo gurpilak.