Itzulpen automatikoa / Machine translation

Urola ibaia hondakinetatik babesteko burdin-sareak ipintzen segitzen du Udalak

2020/03/09
Urola ibaia hondakinetatik babesteko burdin-sareak ipintzen segitzen du Udalak

Urola ibaia hondakinetatik babesteko eta kaleko plastiko eta zikinkeriak ibaian ez bukatzeko neurriak hartzen hasi zen iazko urtearen bukaeran. Azken asteotan beste bi gunetan jarri dute sarexka; Ibaieder kalean eta Salbe auzotik Loiolako Inazio Hiribiderako zubian eta inguruan.Bigarren fase honetan 280 metro sarexka ipini dira, eta 4.149€ko aurrekontua izan du.


Azken urteotan Azpeitiko Udalak neurri desberdinak hartu ditu ingurumena zaindu eta herritarrak gai horren inguruan sentsibilizatzeko. Hala, indar berezia egin da Urola ibaia balioan jarri eta ibaiak herrian duen garrantzia azpimarratzeko, eta, bide horretan, 2019.urtearen bukaeran, herritar talde baten eskariz, beste pauso bat eman zuen; baranda duten ibaiaren ertzak babesteko burdinezko sareska jartzeari ekin zion. Lehen fase hartan, 196 metrotako eremuan hartu zen neurria. "Lehen fase hura bukatzean adierazi genuen herrian ditugun 850 metro baranda horietan pixkanaka neurriak hartzeko konpromisoa. Orain bigarren fasea egin dugu; beraz, erdia baino gehiago eginda dugu eta hartutako konpromisoari jarraituz, neurria beste hainbat gunetan ezartzen jarraituko dugu", adierazi du Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziak. 

 

 

1f787aab edec 44c4 a8eb ea1141bb8902

956bac50 8ad9 40f6 804d 159cbbe3e941

c50ad77c 1649 4d3c ae06 67090057bd9c

dec36226 bdac 44f4 8e60 4ccee3a8ec26