Urrezko Aizkolari Txapeldunen ligako finala izango da larunbatean, Izarraitz Frontoian
2020/10/08
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finala izango Larunbaten Izarraitz pilotalekuan, 18:30etan hasita. Mikel Larrañaga azpeitiarra, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra, Ugaitz Mugertza mutrikuarra eta Jon Rekondo leitzarra ariko dira buruz buru. Sarrerak Mendizabal eta Partorkuan eskuratu daitezke 25€an. Telefonoz sarrerak erreserbatzeko aukera ere jarri dute: 685 75 08 48.
Plaza gutxiko hilabete askoren eta aurre kanporak jokatu gabe egingo da larunbatean Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finala. Mikel Larrañaga , Julen Alberdi Txikia IV.a, Ugaitz Mugertza eta Jon Rekondo izango dira finalean. Agustin Lizarralde kiroletako zinegotziak eskerrak eman dizkie beste behin ere horrelako hitzordu garrantzitsu bat jokatzeko Azpeitia aukeratzeagatik: "
"Urte asko dira aizkora munduarentzat garrantzitsu diren hitzorduak gurean egiten direla eta final askotaz gozatzeko aukera izan dugu. Larunbatean ere, herritarrek Izarraitz pilotalekua betetzea espero dugu". Lehia estua izango dela azpimarratu du eta "ikuskizun paregabea ziurtatuta" izango dela uste du.
Jaialdia osatzeko Binakakoko harri-jasotze txapelketaren lehen jardunaldia ere jokatuko dute Jon Unanue Goenatxo III.ak eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.ak. Horiek 175 kiloko laukizunena, 138 kiloko kubikoa, ehun kiloko zilindro zaharra eta bola altxa beharko dituzte lanak bukatzeko.Emakumeen harri-jasotze erakustaldia ere egingo dute Karmele Gisasola Zelai III.ak, Virginia Finolek eta Udane Ostolazak.
