Itzulpen automatikoa / Machine translation

Urriaren 7an zabalduko dute ekintzaileentzako dirulaguntzak eskatzeko epea

2024/10/01
Urriaren 7an zabalduko dute ekintzaileentzako dirulaguntzak eskatzeko epea

Negozio ideia aztertzeko edo jarduera abian jartzeko eskatu ahal izango dira laguntzak, urriaren 23ra arte. Hautatutako ekintzaileen tutorizazio prozesua urriaren 28an hasiko da.


Ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak. Zehazki, ideia bat izan eta negozio azterketa egiteko eta jarduera bat abian jarri ahal izateko laguntzak emango dira.
Ideiaren kasuan, bi hilabetez negozioaren azterketa lantzeko konpromisoa eskatzen da, eta adinaren eta generoaren arabera, onartuak izan diren ekintzaileek 1.000€ eta 1.300€ bitarteko dirulaguntza jasoko dute. Eskualdean zortzi onuradun egongo dira gehienez.

Jarduera abian jartzeko laguntzaren kasuan, hiru hilabeteko dedikazio konpromisoa eskatzen da, eta epealdi horren ondoren, enpresa abian jarri beharko du ekintzaileak. Laguntza horretan ere, adinaren eta generoaren arabera, 1.500€ eta 1.950€ arteko dirulaguntza jaso dezakete zortzi pertsonak.

Ideiak edo bideragarritasun plana aurkezteko epea urriaren 7tik urriaren 23ra izango da, bi egunak barne. Tutorizazio prozesua urriaren 28an hasiko da. Negozio bat abiatzeko ideia dutenek proiektuaren deskribapena aurkeztu beharko dute, eta, jarduera abian jartzeko lerrora aurkezten direnek, bideragarritasun plana.

Eskaerak, udaletxean

Eskaerak Azpeitiko udaletxean egin behar dira, eta eskaera orriarekin batera, errolda agiria, Lanbiden izena emanda egotearen ziurtagiria, lan bizitza eta azken urtean ogasunean jarduera ekonomikoen zergan altan ez egon izana adierazten duen ziurtagiria aurkeztu behar dira.

Deialdia