Itzulpen automatikoa / Machine translation

Urtarrilaren 15, 16 eta 17an izango dira sansebastianetako haur eta helduen danborradetako entseguak

2019/01/02
Urtarrilaren 15, 16 eta 17an izango dira sansebastianetako haur eta helduen danborradetako entseguak

Bi aste eta erdi gelditzen dira sansebastianetarako, eta Azpeitiko Udalak ia guztia prest du egun horietarako. Sansebastian bezperan zein egunean danborra ongi astintzeko aurrez egin beharreko entseguak ere zehaztuta ditu.

Hala, urtarrilaren 15, 16 eta 17an egingo dira entseguak. Haurrek arratsaldez egingo dituzte, 16:00etatik 16:50etara, eta helduenek gauez, 21:00etatik 22:00etara aldera arte. Ohi bezala, Izarraitz pilotalekuan egingo dira entseguak.