Itzulpen automatikoa / Machine translation

Urteko Kirolariak hautatzeko proposamenak egiteko epea azaroaren 11n irekiko da

2019/11/04
Urteko Kirolariak hautatzeko proposamenak egiteko epea azaroaren 11n irekiko da

Azpeitiko Udalak, kirol mahaiaren lankidetzarekin, urteko Kirol Sarien ekitaldia antolatuko du, aurten ere. Proposamenak elkarte zein norbanakoek egin ditzakete azaroaren 11tik 18ra bitartean.


HIRU HAUTAGAI MOTA AURKEZTU BEHAR DIRA

1.- URTEKO KIROLARIA SARIA (Gizonezko kategoria): norbanakoak edo taldeak izan daitezke.

2.- URTEKO KIROLARIA SARIA (Emakumezkoen kategoria): norbanakoak edo taldeak izan daitezke.

3.- URTEKO AIPAMEN BEREZIA-BOLUNTARIO lanetan aritu direnentzat:
norbanakoak edo lagun-taldeak izan daitezke.

PROZEDURA ETA EPEAK

Kirol-kluben eta herritarren hautagaiak aurkezteko epea (azaroak 11tik-azaroak 18ra arte):
Herritarrek: posta elektronikoz kirolak@azpeitia.eus
Telefonoz: 688-845-119
Udal harrera erregistroan


Kirol-klubek

Posta elektronikoz: kirolak@azpeitia.eus (eranskina 1 osatuz)
Udal harrera erregistroan (eranskina 1 osatuz)

Argi utzi nahi da, kirol emaitzez gain, bestelako balio eta merituak ere kontuan hartzea garrantzitsua dela proposamenak egiterakoan.

Botoa emateko epea

Kirol-klubek eta herritarrek botoa emateko epea (azaroak 20tik- azaroak 27ra arte): klubek eta herritarrek proposatutako hautagaiekin zerrenda bat osatuko da eta ikusgai egongo da, botoa eman ahal izateko:

Herritarrek: igerilekuan eta kiroldegian jarriko diren buzoietan.
posta elektronikoz kirolak@azpeitia.eus
telefonoz: 688-845-119
Kirol-klubek: posta elektronikoz kirolak@azpeitia.eus
telefonoz: 688-845-119

Epaimahaia abenduaren 3tik 5era bitartean bilduko da, jasotako proposamenetan oinarrituta, 2018ko Urteko Kirolaria aukeratuko du nesken kategorian zein mutilenean.

Bestalde, Kirol Boluntarioa izendapena nork lortuko duen ere proposatuko du.

KIROL SARIAK-2019 EKITALDIA

Eguna: 2019ko abenduaren 14an (larunbata).
Ordua: 12:00etan.
Tokia: Udal Areto Nagusian.
Lunch-a: ekitaldi amaieran, hautagai guztiei lunch-a eskeiniko zaie, San Agustinen.
Saria jasotzera: hautagaia bera etortzea eskatzen da (hori ezean, senitartekorenbat agertzea komeni da).