Urteko kirolaririk onenak proposatzeko epea zabalik da
2022/11/08
Azpeitiko Udalak kirol mahaiaren lankidetzarekin, Kirol Sarien edizio berri bat abiatu du. 2022. urteko kirolari onenak izateko proposamenak jazotzeko epea dagoeneko zabalik da eta hilaren 16ra arte izango da horretarako aukera. Hiru hautagai mota aurkez daitezke; urteko kirolaria (emakumezkoen kategorian), urteko kirolaria (gizonezkoen kategorian) eta urteko boluntarioa. Sari banaketa abenduaren 17an egingo da.
Hona hemen, kontuan hartu beharreko alderdiak;
HIRU HAUTAGAI MOTA AURKEZTU DAITEZKE:
1.- URTEKO KIROLARIA SARIA (Gizonezko kategoria): norbanakoak edo taldeak izan daitezke.
2.- URTEKO KIROLARIA SARIA (Emakumezkoen kategoria): norbanakoak edo taldeak izan daitezke.
3.- URTEKO BOLUNTARIOA: boluntario lanetan aritu direnentzat. Norbanakoak edo lagun-taldeak izan daitezke.
PROZEDURA ETA EPEAK:
* HAUTAGAIAK aurkezteko epea (azaroak 7tik - azaroak 16ra arte): klubek eta herritarren proposamenak jasoko dira.
Herritarrek: Posta elektronikoz kirolak@azpeitia.eus
Telefonoz: 943-15 00 95
Kirol-klubek: posta elektronikoz kirolak@azpeitia.eus (eranskina-1 osatuz)
Argi utzi nahi da, kirol emaitzez gain, bestelako balio eta merituak ere kontuan hartzea garrantzitsua dela proposamenak egiterakoan.
* BOTOA EMATEKO epea (azaroak 21etik- azaroak 27ra arte): klubek eta herritarrek proposatutako hautagaiekin zerrenda bat osatuko da eta ikusgai egongo da, botoa eman ahal izateko:
Herritarrek: igerilekuan eta kiroldegian jarriko diren buzoietan.
posta elektronikoz kirolak@azpeitia.eus
telefonoz: 943-15 00 95
Kirol-klubek: posta elektronikoz kirolak@azpeitia.eus
* Epaimahaia bilduko da (azaroaren 28ko astean): jasotako proposamenetan oinarrituta, 2022. URTEKO KIROLARIA izendatuko du nesken kategorian zein mutilenean, baita urteko Kirol Boluntarioa ere.
KIROL SARIAK-2022 EKITALDIA
• Eguna: 2022ko abenduaren 17an (larunbata).
• Ordua: 12:00etan.
• Lunch: ekitaldi amaieran, hautagaientzat, luntxa eskaniko da.
• Saria jasotzera: hautagaia bera etortzea eskatzen da (hori ezean, senitartekorenbat agertzea komeni da).
Oharra: luntxeko partaideen aurreikuspena errespetatzeko, gogorarazi nahi da, luncha, soilik, hautagaientzat dela, ez eta beren lagun/senitartekoentzat.
