Machine translation

Urteotan egindako lana eskertu die udalak sierbetako mojei

2024/04/30
Urteotan egindako lana eskertu die udalak sierbetako mojei

125 urte Azpeitian egin ostean, Mariaren Sierben kongregazioko mojek laster herria utziko dute. Udal ordezkariek bisita egin diete gaur, eta eskerrak eman dizkiete urte hauetan guztietan herritarren alde egin duten lanagatik. Besteak beste, erizain lanak egin dituzte mojek (txertoak jarri, zauriak sendatu…), eta etxez etxe ibili dira gaixoak zaintzen eta adinekoei konpainia egiten.


“Zuen zaintza lan horiei esker, eguneroko bizimodua erraztu eta samurtu diezue hainbat herritarri eta haien ingurukoei”, esan die Nagore Alkorta alkateak. Gaur egun, sei moja bizi dira sierbetan, eta Euskal Herriko eta Espainiako beste komentu batzuetan biziko dira aurrerantzean.