Itzulpen automatikoa / Machine translation

Uztailaren 1ean, larunbatean, egingo dute Xoxotera irteera jubilatuek

2023/06/12
Uztailaren 1ean, larunbatean, egingo dute Xoxotera irteera jubilatuek

Baigera jubilatuen Elkarteak eta Azpeitiko Udalak urtero gisa antolatu dute Xoxoterako irteera, elkarlanean. Uztailaren 1ean izango da, eta dagoeneko eman daiteke izena Baigeran (10:30etatik 12:30etara), bertan edo 943 81 51 71 telefonora deituta. Irteera doakoa bada ere, aurrez izena e,em bahar da. Irteera 10:00etara aurreratu dute eta eta parte-hartzaileak ordurako plazan egon beharko dute. Behin Xoxotera iritsita, meza izango da eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute aterpetxean.

Irteera egin ahal izateko Xoxotera igotzeko ibilgailuak ere behar dira. Beraz parte hartzeko prest daudenak ere Baigerarekin harremanetan jar daitezke ekintzan parte hartzeko. 

Izen ematea ekainaren 28an bukatuko da.