Itzulpen automatikoa / Machine translation

Uztailaren 1etik 7ra eman beharko dute izena saninazioetan sortuko diren eginkizunetan lan egin nahi dutenek

2024/06/28
Uztailaren 1etik 7ra eman beharko dute izena saninazioetan sortuko diren eginkizunetan lan egin nahi dutenek

Azpeitiko Udalak hainbat pertsona kontratatuko ditu saninazioek irauten duten bitartean sortuko diren eginkizunetan (aparkalekuak, zezenplazaren zaintza...) lan egiteko. Interesa dutenek uztailaren 1etik 7ra eman beharko dute izena Herritarren Arreta Zerbitzuan (aurrez aurre edo telematikoki).


Honako baldintza hauek bete beharko dituzte hautagaiek:

  • 16 urtetik gora izatea.

Horrez gain, kontuan hartuko dira hauek ere:

  • Azpeitian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea.
  • Langabea izatea. Langabeen artean, epe luzeko langabeak lehenetsiko dira.
  • Eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea.

Hautaketan parte hartu ahal izateko, dokumentu hauek aurkeztu behar dira.
• NA fotokopia
• Langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria.
• Euskararen ezagutza, eskaera orrian adieraziko da.
Eskaera orria beteta


*Azpeitian erroldatua egotea Udalak ofizioz egiaztatuko du.