Itzulpen automatikoa / Machine translation

Uztailaren 5etik 12ra izango da festetako hainbat eginkizunetan lan egin nahi dutenentzat izen emate epea

2019/07/03
Uztailaren 5etik 12ra izango da festetako hainbat eginkizunetan lan egin nahi dutenentzat izen emate epea

Azpeitiko Udalak, udako herriko festek irauten duten epealdirako hainbat eginkizunetarako (aparkalekuak, zaintzarako) pertsonak kontratatzeko beharra izango du. Helburu zehatz horretarako diealdia irekita izango da uztailaren 5etik 12ra, eta interesa duten pertsonek izena  Azpeitiko Udaleko Sarrera Erregistroan eman beharko dute.


Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko uztailaren 5etik 12ra bitartekoa izango dute, bi egunak barne.
Izena emateko lekua: Azpeitiko Udaleko Sarrera Erregistroan.

Bete beharreko baldintzak: 16 urtetik gorako adina izatea.

Hautaketa irizpideak, lehentasunezko hurrenkeraren arabera:

1- Azpeitian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea.
2- Langabetua izatea. Langabetuen artean, epe luzeko langabetuak lehenetsiko dira.
3-Eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) NAN fotokopia
b)Langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria.
c) Euskararen ezagutza, eskaera orrian adieraziko da.

- Azpeitian erroldatua egotea Udalak ofizioz egiaztatuko du.

Eskaera orria