Itzulpen automatikoa / Machine translation

Valentziara laguntza modu bateratuan bidaltzeko deia

2024/11/05
Valentziara laguntza modu bateratuan bidaltzeko deia

Azpeitiko Udalak bat egin du euskal erakundeek laguntza Valentziara modu antolatuan eta benetako beharrei erantzunez bidaltzeko egindako deiarekin. Udalak berak 10.000 euroko laguntza bideratuko du DANAk eragindako hondamendiak kaltetuei laguntzeko.


Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foro aldundiek eta Eudelek, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez, etengabeko harremana dute Valentziako Generalitatearekin, zuzenean jakiteko zein diren kaltetutako pertsonen behar zehatzak.

Herritarren elkartasuna egokia eta eraginkorra  izan dadin,  tokian bertan lanean ari diren instituzio eta erakundeek esaten dutenari erreparatzeko eskatu dute euskal erakundeek. Une honetan, saihestu beharrekotzat jo dute material dohaintzak egitea, norbere kabuz jardutea eta kaltetutako eremuetara joatea. Aldiz, gomendioen artean daude halako egoerei erantzuteko gai diren eta eragindako eremuetan presentzia duten erakundeei dohaintza ekonomikoak egitea eta egoera honetan laguntzen duten euskal erakundeetan boluntario egitea.

Valentziako Generaliteak Som Solidaritat Dana gunea jarri du laguntzak eta dohaintzak bideratzeko. Dohaintza ekonomikoak egiteko, besteak beste, erakunde hauen kontuak erabil daitezke:

Gurutze Gorria:

  • Kutxa Bank: ES52 2095 5092 0210 6095 0085
  • Laboral Kutxa: ES52 3035 0050 7205 0075 1008. 
  • Bizum: 01376
  • Online: www.cruzroja.es/colabora

Caritas:

 

Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek, eta Eudelek adostutako oharra.