Itzulpen automatikoa / Machine translation

Yoga egingo dute Jostorratz ekimenaren bigarren saioan

2023/01/30
Yoga egingo dute Jostorratz ekimenaren bigarren saioan

Datorren ostiralean, otsailaren 3an, egingo da iazko azaroan abian jarri zen Jostorratz ekimenaren hurrengo saioa. Oraingoan Yoga egingo dute parte hartzaileek, 17:30etatik 19:00etara bitartean. Parte hartu nahi dutenek hemen eman dezakete izena. 


Iazko azaroan jarri zen abian Jostarratz ekimena, herriko haur zein helduei aisialdirako espazioak eskaintzea helburu harturik. Horrekin batera, haur-heldu arteko harreman parekideak sortzea bilatzen du.

Bigarren ekintza otsailaren 3an, ostirala, izango da eta Yoga egingo dute parte hartzaileek, 17:30etik 19:00etara; topalekua plaza nagusian izango da. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da izena ematea, formulario bidez, otsailaren 2a bitartean. Ekintza HH5 eta LH6 bitarteko haur eta beren gurasoei zuzenduta dagoen arren, 5 urte baino txikiagoko anai-arrebek ere parte hartu ahal izango dute ekintzan. Esandakoaz gain, beharrezkoa da 4 umeko heldu batek izena ematea.