Zabalik da helduen Imserso opor programan izena emateko epea
2019/06/27
Abian da Imsersoren 2019-2010 denboraldiko helduentzako opor programa, eta izena emateko epea zabalik egongo da uztailaren 10a bitartean bitartean.
Aurrez izena eman zutenek, ez dute berriz eskaera orria bete beharrik, Imsersok badituelako haien datuak. Gainontzekoek, bi modutara egin ditzakete eskaerak: Internet bidez, https://sede.imserso.gob.es helbidean; edota Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan 07:30etik 15:30etara.