Zabalik da ‘Kontuan hartzeko kontatua’ Azpeitiko LGTBIQ+ memoria eta erreparazio jardunaldien izen-ematea
2025/09/03
Goizean, Zeri egin diogu oihu? Memoria, artxiboa eta ahotsak izenburupean, LGTBIQ+ errealitateen ahotsak entzun eta bizipen horien memoria jaso eta azaltzearen garrantziaz arituko dira. Ostean, bazkari herrikoia egingo dute, Azoka Plazan, sareak eraiki eta elkar ezagutzeko.
Arratsaldean, askotariko erreparazio bide eta esperientziak ezagutzeko aukera izango da, Isiltasuna hautsi ostean, zer? izenburua izango duen zatian. Horretaz guztiaz gain, gauean, gozamenerako tartea izango da bertso saio eta musika ikuskizunekin.
Egitaraua
• 10:00-10:15 – Ongi etorria (Azpeitiko Udala)
• 10:15-11:00 – Hitzartzea: Zergatik ari gara LGTBIQ+ erreparazioaz eta memoriaz? (Kattalin Miner eta Iñi Etxezarreta, Eihera Kooperatibako kideak)
• 11:00-12:30 – Mahaingurua: Zeri egin diogu oihu? Memoria, artxiboa eta ahotsak
• Oreretako Kuir artxibo Bizia
• Lesbiana, Gay eta Transexualen arreta zentroa (Aldarte)
• Miren Guilló eta Laura Muelas (Antropologia Feminista Ikerketa Taldea)
• 12:30-13:00 – Atsedenaldia eta kafea (Azoka Plazan)
• 13:00-14:00 – Hitzartzea: Transexualitate egoeran dauden haurren eta nerabeen errealitateak (Zaira García Dafonte)
• 14:00-16:00 – Bazkaria (Azoka Plazan)
• 16:00-18:00 – Mahaingurua: Zertarako eta nondik ari gara LGTBIQ+ politika publikoetan?
• Miriam Solá (Centre LGTBI BCN-ko zuzendaria)
• L’armari de la memoria (Valentziako Generalitatea)
• Itsaso Lekuona Legorburu (Hernaniko Udaleko zinegotzia)
• Astindu armayuek Azpeitiko LGTBIQ+ asanbladie
• 18:30-20:00 – Memoria bizia, bertso-ibilbide eta kale ekintza
• Bertsolariak: Aner Peritz eta Maider Arregi
• Astindu Armayuek Azpeitiko LGTBIQ+ asanbladie
• 22:00 – FESTA! (Sanagustin kulturgunean)
• Folklore Travesti (Maruxak)
• Dj Bad Sound Sister