Itzulpen automatikoa / Machine translation

Zabalik dago Treba Gazteak programak eskainiko dituen bi saioetarako izen-ematea

2025/05/09
Zabalik dago Treba Gazteak programak eskainiko dituen bi saioetarako izen-ematea

Lehen saioan, diskurtso ukatzaileak landuko dituzte; bigarrenean, berriz, ‘fake news’ delakoak.


17 eta 24 urte bitarteko herritarrei zuzendutako Treba Gazteak programaren barruan, bi saio eskainiko dira Azpeitian. Maiatzaren 16an (ostirala) izango da lehenengoa, eta saio orokorra izango da: gorroto-diskurtsoen, diskurtso diskriminatzaileen eta diskurtso ukatzaileen inguruan eraikitako ikaskuntzak lantzeko eta pentsamendu kritikoa eta narratiba alternatiboak kolektiboki eraikitzeko ahalegina egingo dute, InteRed erakundeko kideekin.

Bigarren saioa maiatzaren 30ean (ostirala) izango da, eta fake news-ak landuko dituzte, Ainhoa Arruabarrena trebatzailearekin (Bitargi).

Bi saioak 17:00etatik 20:00etara izango dira, Basazabal jauregian. Doakoak izango dira, baina parte hartzeko aurrez izena eman behar da. Horretarako helbideak honako hauek dra: gip.eus/nsfus lehen saiorako eta gip.eus/a8ugk bigarrenerako.