Itzulpen automatikoa / Machine translation

Zabalik dago udaleku irekietan begirale aritzeko izen-ematea

2025/05/14
Zabalik dago udaleku irekietan begirale aritzeko izen-ematea

Azpeitiko Udalaren udaleku irekietan haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko, aisialdiko begiraleak eta heziketa behar berezietan adituak behar ditu Jauzika Heziketa Elkarteak.


Iaz bezala, aurten ere galdetegi bat bete beharko dute lan poltsan sartu nahi dutenek.

Izena emateko azken eguna maiatzaren 25a izango da. Jakintza hauek hartuko dira kontuan:

• Begirale titulua izatea.
• EGA edo bere baliokidea izatea.
• Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.
• Lan eskarmentua izatea antzeko lanetan.

Horretaz gain, azpeitiarra izatea lehenetsiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 15 71 60 telefono zenbakira.