Zaintzaileei zuzenduriko doako euskara ikastaroan izena emateko epea zabalik da
2023/04/24
Azpeitiko Udalak, Euskara Patronatuarekin elkarlanean, zaintzaileei zuzenduriko doako euskara ikastaroa antolatu du, eta dagoeneko eman daiteke izena. Ikastaroa ekainean eta uztailean egingo da; zehazki, ekainaren 3, 10, 17 eta 24an eta uztailaren 1ean eta 8an. Egun horietan 9:30etik 12:30era bitartean izango dira saioak Udal Euskaltegian. Guztira 18 orduko ikastaroa izango da eta helburua da zaintzaileei beren egunerokoan zaintzen dituzten pertsonekin euskaraz egin ahal izateko lehen hitz esamolde zein oinarrizko jakintzak irakastea.
Ikastaroan izena emateko epea zabalik izango da maiatzaren 5a bitartean eta izena emateko edo informazio gehiagorako udal euskaltegiarekin edo udalaren hezkuntza sailarekin jar daiteke harremanetan:
Euskaltegia: 943 811947 / euskaltegia@erabili.eus
Hezkuntza: 943 255006 hezkuntza@azpeitia.eus
