Itzulpen automatikoa / Machine translation

Zaintzari buruzko galdetegiak betetzeko aukera, ostiralera arte

2025/05/07
Zaintzari buruzko galdetegiak betetzeko aukera, ostiralera arte

Zaintzen ereduaren eraldaketari heltzeko, martxan da Azpeitiko Zaintza Mahaia. Lehen urratsa herriko diagnostiko bat egitea izango da; horretarako, etxe guztietara galdetegiak bidali dira, eta ostiralean (maiatzak 9) amaituko da horiek betetzeko epea.

 

Herriko bost botiketan, udaletxean, Azpeitiko eta Urrestillako anbulatorioetan, Gizarte Zerbitzuen egoitzan, San Martin egoitzan, igerilekuan eta Elikagunean dauden ontzietan utzi behar dira. Galdetegia bera behar duenak Gizarte Zerbitzuetan eska dezake. Era berean, galdetegia Internet bidez betetzeko aukera ere badago: https://labur.eus/3e9kekm1 da helbidea.

Diagnostiko egoki bat egiteko eta zaintzaren inguruan azpeitiarrek dituzten premia, kezka eta abarrak ezagutzeko, garrantzitsua da ahalik eta jende gehienak erantzutea (adin guztietakoek).

Udalak apirilaren hasieran aurkeztu zuen Azpeitiko Zaintza Mahaia eta aurrera begirako urratsak.