Itzulpen automatikoa / Machine translation

Zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko bi ikastaro eskainiko dira

2023/03/29
Zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko bi ikastaro eskainiko dira

Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin azken urtetan profilen arabera ekintza lerro estrategiko desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan, Iraurgi Berritzen garapen agentzia. Zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III - UE3” proiektuaren baitan, zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzen dira, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.


 

Helburua hori izanik, eskualdeko langabetuei zuzenduriko Soldadura eta Arreta Mendekotasun ikastaroak emango dira datorren maiatzetik aurrera.

MIG-MAG SOLDADURA MODULUA (410o)
Hasiera: Maiatzak 2- Iraila
Ordutegia 14:30 - 19:30 (Maiatza-Ekaina-Iraila)
8:00-14:00 (Uztaila)
Plazak: 12
Lekua: Azkoitia


ARRETA MENDEKOTASUN ZIURTAGIRIA (370o)
Hasiera: Maiatzak 4- Iraila
Ordutegia: 9:00-14:00
Plazak: 15
Lekua: Azpeitia


Izena emateko: Sandra 688 873 589, Maite 688 758 494, Maialen 688 759 590