'Zauria(k)' dokumental emanaldia eta solasaldia izango dira etzi, Emakume Txokoan
2020/02/11
Azpeitiko Udalak Emakume Txokoan eskaintzen dituen hitzaldi eta ekintzen baitan izango da etzi, otsailak 13; dokumentala eskainiko da lehenik eta Maider Irigoien eta Iker Oizek gidatuta solasaldia izango da ondoren. 18:30etatik aurrera izango da Emakume Txokoan.
Zauria(k) proiektua, eromena, gaizkiegonak eta osasun mentala ikuspegi feminista batetik lantzen duen dokumentala da. Sufrimendu psikosoziala eta bederatzi emakumeren errealitateak barne hartzen dituenak. IZendatzen ez dena ez da ikusten, eta ikusten ez dena ez da existitzen.
Zaurgarritasuna, zaintzak, gaizkiegonak, kolektiboa, bazterrak, generoa... Zer da eromena?
