Zeinu hizkuntza interprete zerbitzua jartzeko helburuz, martxoaren 14an bilera egingo du udalak
2023/03/03
Gaur Entzumenaren Nazioarteko Eguna da eta horren baitan, Azpeitiko Udalak gorrentzako zeinu hizkuntzaren interprete zerbitzua jartzeko asmoaren berri eman nahi du. Zerbitzua hainbat herritarren eskariari erantzuteko helburuz eta adinekoen zaintzaren jardunaldiko bi saiotan egin zuen lehen proba, eta zerbitzuari jarraipena ematea du helburu. Zerbitzuaren nondik norakoak zehazteko, ordea, zeinu hizkuntza interpretearen beharra duten herritarrekin bilera bat egin nahi du, beren behar, iritzi eta ekarpenak jasoz ahalik eta zerbitzurik egokiena eskaintzeko. Zerbitzu hau denontzako Azpeitia egiteko pauso bat gehiago izango da.
Eguna: Martxoak 14, asteartea
Ordua: 16:00
Lekua: Udaletxean, 5, pisua
