Itzulpen automatikoa / Machine translation

Zibersegurtasunari eta pribatutasunari buruzko ikastaroko izen-ematea, zabalik

2025/02/20
Zibersegurtasunari eta pribatutasunari buruzko ikastaroko izen-ematea, zabalik

Guraso Eskolen eskaintzaren barruan, zibersegurtasunari eta pribatutasunari buruzko ikastaroa antolatu dute elkarlanean Azpeitiko Udalak eta KZ guneak. Zortzi orduko ikastaroa izango da, eta bi orduko lau saiotan banatuko da: martxoaren 10ean, 17an, 24an eta 31n izango dira saioak, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara, KZ gunean bertan.


Ikastaroan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea, eta otsailaren 28ra arteko epea egongo da horretarako. Doakoa izango da.

Apirilean, beste ikastaro bat

Apirilean beste ikastaro bat antolatuko dute udalak eta KZ guneak elkarlanean: Pantailak, sare sozialak eta internet modu osasungarrian erabiltzeko hezkuntza izango da izenburua. Ikastaro hori lau ordukoa izango da (bi orduko bi saio). Horretarako izen ematea ere zabalik dago.