Itzulpen automatikoa / Machine translation

Zorionak Sabino eta Manuela!

2024/12/13
Zorionak Sabino eta Manuela!

Ez da egunero gertatzen herritar batek 100 urte betetzea. Aste honetan, ordea, bik bete dituzte, egun bateko aldearekin: asteazkenean Sabino Eizagirre Abaliak eta atzo Manuela Pulido Quintalesek. Batak zein besteak Nagore Alkorta alkatearen bisita jaso dute beren etxeetan.


Udalaren izenean, lore sorta eta Mikel Sanjuanek zizelkatutako oroigarri bana jaso dute opari Eizagirrek eta Pulidok. Sahatseta baserriarena Eizagirrek eta Badajozko Alburquequeko gazteluarena Pulidok.