Itzulpen automatikoa / Machine translation

Zortzi esketx, hizkuntza portaeren gainean hausnartzeko

2025/05/22
Zortzi esketx, hizkuntza portaeren gainean hausnartzeko

Azpeitiko Euskara Mahaiaren ekimenez, zortzi esketx prestatu dituzte herriko antzerkizaleek. Gaur, bihar eta datorren ostegunean eta ostiralean argitaratuko dira aurrenak, eta udazkenean gainerako laurak.


Eguneroko egoeretan sortzen diren hizkuntza portaerak dituzte ardatz bideoek, eta, bideoen bidez, portaera horien gainean hausnartzea eta aldaketa eragitea da Euskara Mahaiaren nahia. Hain zuzen ere, Euskara Mahaiak duen helburuetako bat da azpeitiarren hizkuntza kontzientzian eragitea.

Herriko zenbait eragile eta norbanakok parte hartzen dute Euskara Mahaian.

Hona hemen lehen bi bideoak: