Machine translation

Zozkatu dira Erregeetako hiru erosketa bonoak

2020/01/07
Zozkatu dira Erregeetako hiru erosketa bonoak

Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, aurtengo Gabonetan ere Errege zozketa egin dute Azpeitiko Udalak eta BERTANek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak. Hala, urtearen bukaera aldetik errege bezpera bitartean zozketarako zenbakiak banatu ziren herriko dendetan erosketak egin zituztenen artean. Errege bezperan, kabalgata hasi aurretik, Meltxor, Gaspar eta Baltasarri eskatu zitzaien zenbaki saridunak ateratzeko. Zenbaki hauetariko bakoitzaren jabeak 500€ko erosketa bono bat irabaziko du Azpeitiko saltokietan gastatzeko.


Honakoak dira hiru zenbaki sarituak: 21.852 zenbakia, Matxin harategian banatua, 30.223 zenbakia, Etxahun delicatessen dendan banatua, eta 30.858 zenbakia, Naiart serigrafia eta errotulazio dendan banatua.

Zenbaki horien jabeek urtarrilaren 31ra arte dute Azpeitiko Udalarekin edota Bertan Merkatari Elkartearekin harremanetan jartzeko (943-02 56 73 - bertan.azpeitia@gmail.com) eta saria erreklamatzeko aukera. Urtarrilaren 31atik aurrera, saridunen bat agertuko ez balitz, ordezko zenbakiak jarriko lirateke indarrean.