Itzulpen automatikoa / Machine translation

Zozketa, banderaren igoera eta jaitsieta udaletxeko balkoitik ikusteko

2025/01/08
Zozketa, banderaren igoera eta jaitsieta udaletxeko balkoitik ikusteko

Plaza leporaino beteta eta danbor jotzaile guztiak elkarrekin jotzen. Banderaren igoera izaten da San Sebastian jaietako unerik hunkigarrienetakoa. Ikuspegi horretaz gozatzeko leku ezin aproposagoa da udaletxea, eta aurten ere udalak zozketa egingo du une horretan balkoian egon nahi dutenen artean. San Sebastian egunean, banderaren jaitsiera udaletxetik ikusteko aukera ere emango du.


Bi zozketa egingo dira, eta herritarrek izena ematerakoan zehaztu beharko dute zein egunetan (urtarrilak 19 edo urtarrilak 20) edo bietan ikusi nahi duten danborrada udaletxeko balkoitik. Zozketan parte hartzeko, udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 15 70 68 telefonora deitu behar da, eta eguna aukeratzeaz gain, datu hauek eman behar dira: izen-abizenak eta kontakturako zenbaki bat. Urtarrilaren 16ra arteko epea egongo da izena emateko (10:00ak arte).

Egun bakoitzean, zortzi lagunek eta haiek aukeratutako beste pertsona banak (zortzi bikote) izango dute balkoian egoteko aukera.

Entseguak, datorren astean

Datorren astean hasiko dira heldu nahiz umeak danborradako entseguak egiten: urtarrilaren 14an, 15ean eta 16an izango dira, Izarraitz pilotalekuan. Haurren entseguak 16:00etan hasiko dira eta helduenak 21:00etan.