Itzulpen automatikoa / Machine translation

AUZO-TAXI PROGRAMA 2025

Auzo-Taxi programa 2025

Azken urteetan gizartearen etengabeko eraldaketaren ondorioz, higikortasunak jasan duen aldaketa nabaria dela-eta, denon artean parte hartze prozesuaren bidez, Azpeitiko Udalak ikusi du landa-eremu edo landa-auzoetako bizilagunek herrigunera etortzeko zailtasunak dituztela ez dagoelako garraio zerbitzurik edo dagoen kasuetan maiztasun gutxi dutelako. Hori horrela eta herritarren eskaerak aztertuta, Azpeitiko udalaren helburua izan da, auzo-taxi programaren bidez Azpeitiko herrigunea eta landa-auzoetako eremuak lotzea eta horrela, irisgarritasuna hobetzea.

Programa horren helburua da hirigunera etortzeko erraztasunak ez dituzten eta autobus garraio zerbitzua erabili ezin duten herritarrak aukera izatea modu jasangarri eta egoki batean herrigunera gerturatzeko. Horretarako, Azpeitiko udalak hainbat modu aztertu zituen eta bere baliabideak ikusita eta jendearen beharrak ondoen nola asebeteko diren aztertuta, ikusi zuen egokiena auzo-taxi programa zela. Horrela erabiltzaileek, ordutegi malgu baten barruan eta beti ere aurrez egindako eskaera bidez, mugikortasuna izateko aukera zabala izango dute.

Zerbitzu honen onuradunak izateko beharrezkoa da ondoren aipatuko diren auzo eremuetan erroldatuta egotea.  Errolda baldintza bete ezean, beharrezkoa izango da adierazitako auzo horietan premia bereziak dituzten pertsonak zaintzen lan egitea edo gizartze-zerbitzuen sailetik eratorritako kasuak izatea.

  • Aratz Erreka
  • Eizagirre
  • Elosiaga
  • Izarraitz
  • Loiola Diseminatua
  • Nuarbe
  • Matxinbenta
  • Odria
  • Oñatz
  • Oñazbidea
  • Urrestilla (Baserriak eta kalea)

Gauzak horrela, 2025eko ekitaldiko udal aurrekontuetan laguntza programa honetarako diru izendapena dagoela kontuan izanda, 2025eko otsailaren 26an 2025eko Auzo-Taxi programaren oinarriak eta deialdia onartu ziren.

* Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124835