AUZOETAKO FESTETAKO PROGRAMEN GARAPENA FINANTZATZERA ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZAK 2025
Auzoetako festetako programen garapena finantzatzera zuzendutako dirulaguntzak
Azpeitiko udalak egokitzat jo du zenbait kultura-arlo sustatzeko, sortzeko, prestatzeko eta hedatzeko ekimenei laguntzeko bide bat eratzea, Azpeitian jarduten duten elkarte edo erakundeei dirulaguntzak emanez. Neurri honen bidez, udalerri dinamikoa, parte-hartzailea, modernoa eta kulturalki aktiboa sortu nahi da.
Era berean, dirulaguntza hau Azpeitiko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, (2023-2025 aldirako onartua, 2023ko otsailaren 7an onartua Osoko Bilkuraren bidez, eta 2023ko martxoaren 1ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 41. zk.) III.eranskinean, Kulturaren arloko jarduerak dinamizatzea eta sustatzea lerroan jasota dago.
Dirulaguntza lerro honen helburu estrategikoak honakoak dira:
- Udalerri dinamikoa, parte hartzailea, modernoa eta kulturalki aktiboa sortzea.
- Kultura sorkuntza babestea.
- Garapen komunitarioa eta kulturartekotasuna bultzatzen duten jarduera soziokulturalak babestea.
- Kulturaren esparruan, udalerriak beste lurralde batzuekin dituen harremanak sendotzea.
- Parte hartzeko ekimenak indartzea, aurretik ezarritako helburuak sustatuko dituzten erabakiak hartzeko.
Bestalde, lerro honen bidez honakoak dira lortu nahi dire helburu espezifiko eta ondorioak:
- Azpeitiko kultura eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten kultura sustatzeko, sortzeko, prestatzeko eta zabaltzeko ekimenei laguntzea.
- Udalerrian antolatutako kultura jarduerak urte osoan modu ordenatu eta eraginkorrean bideratzen direla bermatzea.
- Urtean zehar kalitatezko antzerki, dantza eta musika ikuskizunen eskaintza izatea.
- Azpeitia kultura eta aisialdi arloko erreferentziazko udalerriaren pertzepzioa hobetzea.
- Gure udalerriko kultura sendotzea.
Dirulaguntza lerro honen bidez Kultura-sorkuntza babestu eta Azpeitiko kultura-eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten kultura sustatzeko, sortzeko, prestatzeko eta zabaltzeko ekimenak bultzatuko dira.
2025eko urtarrilaren 17ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onartu ziren 2025eko Azpeitiko auzoetako festen programak sustatzeko dirulaguntzen oinarri espezifikoak eta deialdia.
* Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU01812634
- 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez:
- Mantxinbentako Jaiak direla eta Mantxinbentako Festa Batzordeari 2.134,60 €-ko laguntza onartzea eta ordaintzea.
2. 2925eko martxoaren 14ko Ebazpenaren bidez:
- Loiolako Jaiak direla eta Loiolatxo-Berri auzo elkarteari 2.709,30€-ko laguntza onartzea eta ordaintzea.