Itzulpen automatikoa / Machine translation

AZPEITIAN DAUDEN ETXEBIZITZETAN ETA BIZITEGI ERAIKINETAN, ENERGIA-ERAGINKORTASUNA ETA IRISGARRITASUNA HOBETZEKO OBRETARAKO, KONTSERBAZIORAKO ETA ENERGIA ITURRI BERRIZTAGARRIAK INSTALATZEKO LANETARAKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO OINARRIAK ETA 2024KO DEIALDIA

Azpeitian dauden etxebizitzetan eta bizitegi-eraikinetan,energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko obretarako, kontserbaziorako eta energia-iturri berriztagarriak instalatzeko lanetarako dirulaguntzak emateko oinarriak eta 2024ko deialdia

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Le geko 17 artikuluak Udalari hainbat esparrutan jarduteko ahalmena ematen dio, ezargarri den legearen babesean. Lege horretako 17.1.7) artikuluaren arabera, udalerriek eskumen propioak baliatu ahal izango dituzte, besteak beste, honako eremu honetan: «Hirigintza-materiaren antolamendua, ku deake ta, exekuzioa eta diziplina» eta bestetik, 17.1.8) artikuluak honako eskumen hau balia tzen die udalei: Ingurumenaren babesa eta garapen jasangarria modu osagarrian antola tzea, susta tzea, ku - dea tzea eta defendatzea, hiriguneetan ku tsadura akustikoa, argiaren ku tsa dura eta airearen ku tsa duraren aurkako babesa barne hartuta.»

Eskumen horien baitan, 20/1997 Legea, aben dua ren 4koa, Irisgarritasuna Susta tze koak honako xede hau du: «Botere publikoek legea eraginkortasunez bete dadin beharrezkoak diren ekin tza positiboko neurriak har tze a sustatuko dute»; hori horrela, Udalak ekin tza positiboko neurriak sustatuko ditu birgai tze in - ber tsioetan irisgarritasuna hobetzeko. Bestetik, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeak Zioen Azalpenean adierazten due nez, eraikinak birgai tze a eta hiri-eremuak berronera tze a ekin - tza publiko bat da, lehentasunezkoa etxe bizi tza duin eta egoki bat eskura tze ko eskubidearekin duen loturari dagokionez.

Azkenik, 4/2019 Legea, otsai laren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoak II. kapituluan xedatutakoa arabera «EAEko administrazio publikoek neurri eraginkorrak hartu beharko dituzte lege honen helburuak lor tze ko.» Legean, toki- eta foru-administrazioek energia jasangarriko ekin tza planak garatuko dituztela aurreikusten da, eta zehazki, lege horretako 15.artikuluan bul tza da-neurriak ezar - tzen dira honako hau adieraziz: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, beren eskumenak baliatuz eta energiaren alorrean eskumena duen sailaren lagun tza rekin eta koordinazioarekin, lege honetako helburuak lor tze ko beharrezko diren neurriak bul tza tuko dituzte.

Birgaitze-jarduketa ikuspegi integral batetik sustatu behar da, kontserbazioaren, energia-eraginkortasunaren hobekun tza ren eta energia-iturri berriztagarrien integrazioaren (energia garbien trantsiziorako bultzada-neurri gisa) eta irisgarritasun uniber tsalaren eremuetatik. Azpeitiko Udalak urte asko darama tza herri-inguruneko irisgarritasuna hobe tze ko ekin tzak gauza tzen, eta etxe - bizitzen jabeentzako laguntzak sustatzen, bizi-eraikinetako irisgarritasuna hobetzeko. Etxebizitzak eta eraikinak kontserbatzeko eta birgai tze ko jarduketei eraikinen irisgarritasun- eta energiaeraginkortasuneko bal din tzak hobetzea dakarten erronkak gehitu zaizkie.

Energiaren arloan, kontua ez da soilik energia-fakturak eta igorpenak murriztea. Energia-politika berri honen arrakastaren fun tsez ko elementuetako bat da etxe bi zi tzen eta eraikinen jabeek eta/edo har tzai leek energia-eraginkortasuna hobe tzen inberti dezaten susta tzea, balio ekonomikoa, erosotasuna eta bizikalitatearen hobekun tza ematen baitira, inber tsio-ahale gi naren ordainetan.

Bestetik, etxe bizi tza eta bizitegi-eraikinen berrikun tzak au kera asko sor di tza ke, baita irismen handiko onura sozialak, in guru - menekoak eta ekonomikoak ere. Esku-hartze berarekin, erai kin osasungarriagoak, ekologikoagoak eta irisgarriagoak lor daitezke. Eraikinetan inberti tze ak ere estimulu oso beharrezkoa eman dezake eraikun tza ren ekosisteman eta ekonomia osoan trantsizio ekologikoan aurrera egiten lagunduz eta ingurumenarekin jasangarria izanez.

Deialdi honen xedea etxe bizitzen eta eraikinen kon tse rbazio eta birgai tze integralerako eta irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa hobe tze ko dirulagun tzak ematea da.

Laguntza hauek Azpeitiko dirulaguntzen 2023-2025 plan estrategikoan jaso dira, Dirulaguntzei buruzko aza roa ren 17ko 38/ 2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluak eska tzen duen bezala. Oinarri hauen xede diren dirulagun tzei, ber tan ezarritakoaz gain, honako hauek aplikatuko zaizkie: Azpeitiko Udalaren Dirulagun tzak Emateko Ordenan tza Arau tza ilea eta oinarri hauetan aurreikusi ez den guztian, Dirulagun tze i buruzko aza roa ren 17ko 38/2003 Le - ge Orokorra eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege De kre tuaren bi dez onartutako Erregelamendua aplikatuko dira.

Esandako guztiagatik, Euskadiko Tokiko erakundeak arau - tzen dituen apirilaren 7ko 2/2016ko Legearen eskumen baitan, Alkate tzak 2024ko uztailaren 2an emandako Ebazpenaren bidez, honako hau EBATZI DU:

Lehenengoa. Azpeitiko Hirigintza Sailak kudeatutako programen barruan, energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna eta eraikinen kontserbazioa hobetzeko eta etxe bizitzetan eta bizitegi- eraikinetan energia-iturri berriztagarriak instala tze ko obrak egi te ko dirulagun tzak emateko oinarri arau tzai leak eta 2024ko deialdia onartzea.

Bigarrena. 2024eko udal-aurrekontuan 200.000 € euroko aurrekontu-zuzkidura jaso tzea, honako aurrekontu-partidaren kargura: 1.0201.480.152.20.02.2024 Irisgarritasuna eta efi zientzia.

Hirugarrena. Oinarriak eta deialdia Estatuko Datu Base Nazionalean, GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Azpeitiko Udaleko webgunean argItaratzea. Laguntza eskatzeko beharrezkoak di - ren gainon tze ko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, dirulagun tzak atalean: www.azpeitia.eus.

Laugarrena. Erabaki honen aurka berrazter tzeko errekur - tso a jarri ahal izango da hilabeteko epean, deialdia onartu duen organo eskudunaren aurre an, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurre an. Epeak, beti ere, deialdia argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko da zenbatzen.

Azpeitia, 2024ko uztailaren 2a.—Nagore Alkorta Elorza, alkatea.

* Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018127379