Itzulpen automatikoa / Machine translation

Azpeitian dauden etxebizitzetan eta bizitegi-eraikinetan,energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko obretarako, kontserbaziorako eta energia-iturri berriztagarriak instalatzeko lanetarako dirulaguntzak emateko oinarriak eta 2025eko deialdia

Azpeitiko Udala

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeko 17 artikuluak  Udalari hainbat esparrutan jarduteko ahalmena ematen dio, ezargarri den legearen babesean. Lege horretako 17.1. 7) artikuluaren arabera, udalerriek eskumen propioak baliatu ahal izango dituzte, besteak beste, honako eremu honetan: "Hirigintza-materiaren antolamendua, kudeaketa, exekuzioa eta diziplina" eta bestetik, 17.1.8) artikuluak honako eskumen hau baliatzen die udalei: Ingurumenaren babesa eta garapen jasangarria modu osagarrian antolatzea, sustatzea, kudeatzea eta defendatzea, hiriguneetan kutsadura akustikoa, argiaren kutsadura eta airearen kutsaduraren aurkako babesa barne hartuta.”

Eskumen horien baitan, 20/1997 LEGEA, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoak honako xede hau du: “Botere publikoek legea eraginkortasunez bete dadin beharrezkoak diren ekintza positiboko neurriak hartzea sustatuko dute”; hori horrela, Udalak ekintza positiboko neurriak  sustatuko ditu birgaitze inbertsioetan irisgarritasuna hobetzeko. Bestetik, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeak Zioen Azalpenean adierazten duenez, eraikinak birgaitzea eta hiri-eremuak berroneratzea ekintza publiko bat da, lehentasunezkoa etxebizitza duin eta egoki bat eskuratzeko eskubidearekin duen loturari dagokionez.

Azkenik, 4/2019 Legea, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoak II. kapituluan xedatutakoa arabera “EAEko administrazio publikoek neurri eraginkorrak hartu beharko dituzte lege honen helburuak lortzeko.”  Legean, toki- eta foru-administrazioek energia jasangarriko ekintza planak garatuko dituztela aurreikusten da, eta zehazki, lege horretako 15.artikuluan bultzada-neurriak ezartzen dira honako hau adieraziz: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, beren eskumenak baliatuz eta energiaren alorrean eskumena duen sailaren laguntzarekin eta koordinazioarekin, lege honetako helburuak lortzeko beharrezko diren neurriak bultzatuko dituzte.

Birgaitze-jarduketa ikuspegi integral batetik sustatu behar da, kontserbazioaren, energia-eraginkortasunaren hobekuntzaren eta energia-iturri berriztagarrien integrazioaren (energia garbien trantsiziorako bultzada-neurri gisa) eta irisgarritasun unibertsalaren eremuetatik. Azpeitiko Udalak urte asko daramatza herri-inguruneko irisgarritasuna hobetzeko ekintzak gauzatzen, eta etxebizitzen jabeentzako laguntzak sustatzen, bizi-eraikinetako irisgarritasuna hobetzeko. Etxebizitzak eta eraikinak kontserbatzeko eta birgaitzeko jarduketei eraikinen irisgarritasun- eta energia-eraginkortasuneko baldintzak hobetzea dakarten erronkak gehitu zaizkie.

Energiaren arloan, kontua ez da soilik energia-fakturak eta igorpenak murriztea. Energia-politika berri honen arrakastaren funtsezko elementuetako bat da etxebizitzen eta eraikinen jabeek eta/edo hartzaileek energia-eraginkortasuna hobetzen inberti dezaten sustatzea, balio ekonomikoa, erosotasuna eta bizi-kalitatearen hobekuntza ematen baitira, inbertsio-ahaleginaren ordainetan.

Bestetik, etxebizitza eta bizitegi-eraikinen berrikuntzak aukera asko sor ditzake, baita irismen handiko onura sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak ere. Esku-hartze berarekin, eraikin osasungarriagoak, ekologikoagoak eta irisgarriagoak lor daitezke. Eraikinetan inbertitzeak ere estimulu oso beharrezkoa eman dezake eraikuntzaren ekosisteman eta ekonomia osoan trantsizio ekologikoan aurrera egiten lagunduz eta ingurumenarekin jasangarria izanez.

Deialdi honen xedea etxebizitzen eta eraikinen kontserbazio eta birgaitze integralerako eta irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetzeko dirulaguntzak ematea da.

Laguntza hauek Azpeitiko dirulaguntzen 2023-2025 plan estrategikoan jaso dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluak eskatzen duen bezala. Oinarri hauen xede diren dirulaguntzei, bertan ezarritakoaz gain, honako hauek aplikatuko zaizkie: Azpeitiko Udalaren Dirulaguntzak Emateko Ordenantza Arautzailea eta oinarri hauetan aurreikusi ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Erregelamendua aplikatuko dira.

Esandako guztiagatik, 2025eko uztailaren 9ko Alkatetza ebazpen bidez Azpeitian dauden etxebizitzetan eta bizitegi-eraikinetan,energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko obretarako, kontserbaziorako eta energia-iturri berriztagarriak instalatzeko lanetarako dirulaguntzak emateko oinarriak eta 2025ko deialdia onartu dira.

Oinarriak eta deialdia

Eskaera orria - partikularrak

Eskaera orria - komunitateko obrak

Eskaera orria - komunitateko obretarako partikularren eskaera

Konpromiso adierazpena

Planoa - Alde Zaharra

Planoa - Urrestilla

Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbideahttps://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018127379