Machine translation

KIROL-KLUBEN KUALIFIKAZIO TEKNIKOA GARATZEKO DIRULAGUNTZAK 2026 (1C)

Azpeitiko Udalaren egitekoak dira, kirolaren alorrean, beste batzuen artean, honako hauek: herritarren artean jarduera fisikoa eta kirola sustatzea bizi kalitate eta osasuna mantendu eta hobetzeko oinarrizko faktore gisa eta identitate eta kohesio sozialeko elementu gisa; Azpeitiko kirol sistemaren egituraketa eta sistema horretan bildutako kirol eragile guztien lankidetza eta koordinazioa sustatzea; eta kirolean aukera berdintasuna eta eskolako kide guztiak kirola egiten has daitezen sustatzea, derrigorrezko eskolatze aldian, kirola egiteko ohitura herrian heda dadin.

Oinarri hauen helburua da herritar aktibo eta osasuntsuagoen alde lan egiten duten kirol-elkarte eta ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzak arautzeaz izan ere elkarte horiek jarduera fisikoa modu erregularrean eta egokian egitea bultzatzen dute, jarduera fisikoa egiten duten pertsonen kopurua eta jardueraren maiztasuna handituz joan dadin.

Azpeitiko Udalak, 2026ko otsailaren 3ko osoko bilkuran, Azpeitiko Udalaren 2026-2028 aldirako dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea erabaki zuen, eta 2026ko otsailaren 25ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta).

Hemen jasotzen diren dirulaguntza ildo guztiak, arestian aipatutako 2026-2028 dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude.

2026ko ekainaren 12ko Alkatetzaren ebazpen bidez onartu dira Azpeitiko Kirol klubei zuzendutako Kirol arloko dirulaguntzen oinarriak eta 2026ko deialdia.

 

*Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: