Azpeitiko Udalaren eta Herriko Musika Banda Elkartearen arteko hitzarmena, kultura sustatzeko, eta herriko musika programazioa aberasteko
Emandako laguntzaren publizitatea
Azpeitiko Udalaren eta Herriko Musika Banda Elkartearen arteko hitzarmena, kultura sustatzeko, eta herriko musika programazioa aberasteko (2020ko ekitaldia).
- Ebazpena: Alkatetzaren 2020/05/26ko Dekretua.
- Onuraduna: Herriko Musika Banda Elkartea.
- Kopurua: 54.816,67€
- Aurrekontu-saila: 1 0401.481.334.00.01 2020 Musika Banda.
Aurrekontua gauzatzeko oinarrietan eta 2020-2022 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoan aurreikusitako zuzeneko laguntza.
- Helburu estrategikoa: komunitatearen garapena eta kulturartekotasuna bultzatzea; kultura sorkuntza babestea eta Azpeitiko musika programazioa aberastea; musika-tradizioaren berreskurapena sustatzea eta, musikaren esparruan, udalerriak beste udalerri eta lurralde batzuekin dituen harremanak indartzea.
- Helburu espezifikoa: udal bandaren kontzertu eta musika ikuskizunen programa 2020ko ekitaldian.
- Interes orokorra: kultura sustatzea eta musika programazioa aberastea Azpeitian.
Horren berri ematea da, Azpeitiko Udalaren dirulaguntza jardueraren buru izan behar duen publizitate-printzipioa betetzeko.