Lankidetza Juan de Antxieta musika-eskolarekin, musika-programazioa aberasteko
Emandako laguntzaren publizitatea
Lankidetza Juan de Antxieta musika-eskolarekin, musika-programazioa aberasteko.
- Interes orokorra: komunitatearen garapena eta kulturartekotasuna bultzatzea, eskolak Azpeitiko jai nagusien eta auzoen programazioan parte hartuz*.
* Covid19 osasun-krisia dela eta, 2020ko ekitaldian bi erakundeen arteko lankidetza unean uneko inguruabarretara egokituko da. Hala ere, Azpeitiko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan ezarritako helburuei eutsiko zaie.
- Ebazpena: Alkatetzaren 2020/07/14ko Dekretua
- Erakunde onuraduna:
- Juan de Antxieta Musika Eskola: 6.000 €
- Aurrekontu-saila: 1 0800.481.334.00.02 2020 (zuzeneko dirulaguntza).
- Helburu espezifikoa: Azpeitian musika- eta aisialdi-programazioa garatzen laguntzea; urtean zehar arte eszenikoen (musika) edo jaialdien sektorean jarduerak egiten dituzten erakundeen urteko programazioa sustatzea; Azpeitiko jai herrikoietan eta tradizioetan erakundeen parte-hartzea bultzatzea; tradizioa berreskuratuz berrikuntza eta sormena sustatuko duten ekimenak babestea.
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.