Itzulpen automatikoa / Machine translation

Azpeitiko BERTAN Azpeitiko merkataritza elkarteari dirulaguntza zuzena ematea

Azpeitiko BERTAN Azpeitiko merkataritza elkarteari dirulaguntza zuzena ematea.

  • Onuraduna:
    • BERTAN-AZPEITIKO MERKATARI ELKARTEA -G20999298- Euskal Autonomi Elkidegoko Merkatarien Elkarteko zentsuan 90 zenbakiaz izena emanda.
  • Laguntzaren helburua: BERTAN Azpeitiko Merkatari Elkarteak urtean zehar hainbat jarduera egiten ditu herriko merkataritza eta komertzioa suspertzeko helburuarekin, eta nola ez enplegua ere bultzatzeko nahiarekin. Hala nola, jarduera horiek honako helburuak dituzte: herriko merkataritza dinamizatzea eta Azpeitian erosketak egitearen aldeko apustua bultzatzea, bertako merkataritza balioan jarriz; merkataritza ehuna sendotuko duten ekintzak aurrera eramatea; Azpeitian kontsumitzen duten erosleen fideltasuna saritzea; dendarien formakuntza/prestakuntza etengabea bultzatzea; herriko merkatari aholkularitza zerbitzua eskaintzea; dirulaguntzen berri ematea, eguneroko arazoetan laguntzea eta ekimen interesgarrien informazioa helaraztea; Udalaren aurrean Merkatarien ordezkari moduan lan egitea; kolaborazioarako, proposamenak egiteko, eskaerak luzatzeko etab.
  • Interes Orokorra: ETELaren 17.1 artikuluko 34. atalak xedatzen duenez lege horretan eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan txikizkako merkataritza sustatzea.
  • Ebazpena: Alkatetzak 2021eko irailaren 10ean emandako Dekretua.
  • Kopurua: 56.906 €.
  • Aurrekontuko partida: 1.1100.480.430.00.01 transferentzia arruntak industria, merkataritza eta turismoa

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

Hitzarmena