Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba Elkartea eta Azpeitiko Iraurgi Ikastetxea (2018ko hitzarmena)
Azpeitiko Udalaren dirulaguntzen 2020-2022ko Plan Estrategikoaren baitan, eta Udalbatza Osoak 2018ko maiatzaren 15ean onartutako Hitzarmenaren arabera, 3.000€-tik gorako dirulaguntza hauek ematea onartu da:
- Erakundea: Azpeitiko ikastola Ikasberri Kooperatiba Elkartea eta Azpeitiko Iraurgi Ikastetxea
- Arrazoia: Udalerriko ikastetxeetara joaten diren ikasleen baldintzak babestea ikastetxe bakoitzeko instalazio eta zerbitzuak berdinduz. Udalerriko ikastetxeetan hezkuntza-eskaintza sustatzea eta instalazioen kalitatea bermatzea.
- Bi kasuetan urteanitzeko laguntza: 4 urte
- Zenbatekoa: 161.000 €
- Partida: 1 0300.481.323.40.01 2021 Ikasberri
- Zenbatekoa: 110.000€
- Partida: 1 0300.481.323.50.01 2021 Iraurgi
Eta hori guztia jakitera ematen da, Dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.2 artikuluaren arabera.