Azpeitiko HE 1 Alde Zaharreko eraikinetako fatxadak birgaitzeko dirulaguntza ematea
Emandako laguntzaren publizitatea
AZPEITIKO HE 1 ALDE ZAHARREKO ERAIKINETAKO FATXADAK BIRGAITZEKO DIRULAGUNTZA EMATEA.
- Oinarri arautzaileak: Azpeitiko Udalak 2018ko uztailaren 3an onartu zuen Azpeitiko Alde Zaharrean kokatutako eraikinetan fatxadak birgaitzeko laguntzak emateko ordenantza arautzailea aldatzea (oinarrizko udal-agintaraua 2016ko maiatzaren 3an onartu zuen Udalbatzak. Udal-agintarauaren argitalpena: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2018ko urriaren 25ekoa, 206. zk.).
- Xedea: udalerriko eremu historikoan dauden eraikinetako fatxadak margotzeko eta birgaitzeko obrak finantzatzea, baldin eta ordenantzan ezarritako ezaugarriak betetzen badituzte. Birgaitu beharreko eraikinetako bizilagunen komunitateak izango dira onuradun.
Ekainaren 18ko 3/2015 Legean ezarritako helburuak betetzen dira.
Alkatetzaren 2022ko urtarrilaren 3ko Dekretuen bidez, honako laguntza hauek ematea erabaki ziren
- Plaza Nagusia, 6ko jabekideei 6.000 €ko laguntza ematea.
- Plaza Nagusia, 8ko jabekideei 6.000 €ko laguntza ematea.
- Aurrekontu-saila: 1.0201.480.152.20.01 2022.
Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren dirulaguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.