Itzulpen automatikoa / Machine translation

Gizarte zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzak (Dirulaguntzen 1. B lerroa)

Emandako laguntzaren publizitatea.

Gizarte zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzak (Dirulaguntzen 1. B lerroa).

  • Oinarri arautzaileak: 2022ko apirilaren 13ko Alkatetzaren Dekretuaren bidez onartu ziren Azpeitiko Udalaren 2022ko dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak Gizarte Zerbitzuen, Kirolaren eta Kulturaren arloetarako.

Gizarte Zerbitzuen atalean, 1.B) lerroa onartu zen, gizarte-zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022ko maiatzaren 2a, 81. alea).

Laguntza horien helburua da elkartegintzaren esparruan lankidetzaran aridetzen diren eta arreta-jarduerak eta sentsibilizazio-ekintzak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteen funtzionamendua eta mantentzea laguntzea.

  • 2022rako deialdiaren aurrekontua: 9.000 euro.
  • Aurrekontuko partida: 1.0600.481.230.00.02. 2022.

Alkatetzaren uztailaren 5eko ebazpenean onartutako proiektuak eta onuradunak:

  1. BAIGERA – 9.000€ko dirulaguntza onartu zaio. Ebazpenarekin batera laguntzaren %75eko ordainketa egingo da.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

Azpeitian, 2022ko uztailaren 5ean. Alkateak.- Josu Labaka Zuriarrain (Alkatetzak 2022ko ekainaren 22an emandako eskuordetza ebazpena).

Alkatetzaren uztailaren 5eko ebazpenean onartutako proiektuen justifikazioa aztertu ondoren, 2023ko martxoaren 31n honako hau onartu da:

  1. BAIGERA: Elkarte honi 2022ko ekitaldian onartutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea. Guztira: 2.250,00 €.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

Azpeitian, 2023ko martxoaren 31n. Alkateak. - Nagore Alkorta Elorza.

 Gizarte zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzen espedientearen justifikazio txostena.